XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eleizalderen beste esparru garrantzitsua politika izan zen.
Bera ere, Engracio de Aranzadi Kizkitza bezala, Sabinoren eskutik, integrismotik abertzaletasunera iritsia zen.
Eleizalde bazegoen jadanik Sabinok proposatu nahian zebilen eboluzioa gauzatzeko egin beharreko egitarau berriaren sekretupean.
Eta gerora, Sabinoren ondoren abertzaletasunak emango duen bilakaera ulertzeko, Eleizalde funtsezko pertsonaia bihurtuko da.
ELGOIBARKO BATZARRA (1908)Sabino hil ondoren, Angel de Zabala Kondaño-ren zuzendaritzapean, EAJ kinka larrian sartuko da eta barneko tirabirak areagotuz joango dira.
Honen ondorioz, 1906ko abenduaren 8an, Bilboko Centro Vasco-n burututako Asanblada batean, Angel de Zabala Alderdiko zuzendaritzatik kendu eta bost kidek osatutako diputazio batek ordezkatua izango da.
Baina, hau garrantzitsuena, Asanblada horretan, hainbat aldiz eskatutako egitaraua gauzatzeko talde bat eratzen da.
Eta Eleizalde izango da, Aranzadi eta Larraurirekin batera, 1906an Alderdiaren agiria eta antolakuntza eratzeko aukeratua izango den batzordekidea.
Batzorde honek gauzatutako lanaren eragina 1908an Elgoibarko Batzarrean nabarmenduko da.
Bertan, Jose de Arriandiaga Joala, Kondaño eta Luis Aranak defendatuko jarreraren aurka bide posibilista nagusituko da,
Aranzadik eta Eleizaldek diseinatu eta zuzendutako estrategia honekin, EAJ-ren helburua 1839 urteko egoerara bueltatzea baino ez dela argi gelditzen da, horretara heltzeko hartu beharko diren bitartekoak legezkoak baino ez direla izango azpimarratuz.
Etorkizunean, urte askotan bederen, dotrina hau ez da alderdian zalantzan jarriko.
Arlo politikoari atxikituz, Eleizalde izan zen, Aranzadirekin batera, abertzaletasunak legalitate monarkizalea onartu eta bere eginbeharrak helburu autonomizale huts batetik bideratu behar zituela bultzatzeari ekin ziona; eta beraien eskutik etorriko da. 1917tik aurrera, estrategi autonomizale eta estatutarioaren zirriborroa.
ABERTZALETASUNAREN BARRUKO JARRERAKBitartean, kanpora begira batasuna adierazten bazen ere, abertzaletasunaren barruan zeuden jarrera desberdinak pil-pilean aurkitzen ziren.
Eta Eleizaldek urte hauetan,